Atera onura erosotasun kontzeptu berri honi.

Erabilera anitzeko matxarda hau etxeko edozein tokitan, bulegoan eta baita oporretan ere lagungarri izango zaizu.

Gainera matxarda hau zure ordenagailuan edo tabletan lanean ari zarela eta kafe edo freskagarri bat hartu nahi duzunerako ere ezin hobea da, matxarda honi esker zure gailu guztiak istripuetatik salbu egongo dira.

Gauez zure txikitxoari ura eramateko etengabe esnatzen zara?

Utz iezaiozu bere botilatxoa matxardan eta bere lorpenekin harro sentituko da. Zure erosotasunerako ere erabil dezakezu, biberoiak eusteko, haurrak txikiagoak direnean, edota zure kafea orgatxoan eramateko.

Arropa zintzilikatzean saskitxoa hartzeko etengabe biratzen aritu behar duzu?

Oso erraza da, saskitxoa matxardarekin kontuz ipini eta dena zure eskura izango duzu.

Bestalde, zure aisialdian ere erabil dezakezu, kanpinetarako, furgonetetarako eta karabanetarako paregabea baita, hau da, mugimendurako toki gutxi duten espazio guztietarako.

Ezagutu produktu honen erabilera guztiak eta aurki ezazu zure gogokoena!

Ezaugarriak:

  • 40 mm sendoerarainoko elementueta erabilgarria
  • Neurriak: 99mm x 166mm x 106mm
  • Pisua: 170gr
MHC1
Pinza Multiusos3
Pinza Multiusos9
Pinza Multiusos8
Pinza Multiusos2
MHC3
MHC4
MHC5
Pinza Multiusos6
Pinza multiusos
MHC6